top of page
Gure haurreskola publikoa eta hezkuntza komunitate txikia da.
0- 2 urte bitarteko hezkuntza zerbitzuak eskaintzen ditugu. Horretarako gela bakoitzeko bi profesional aditu eta etengabeko formakuntza jasotzen duten irakasleak ditugu. Eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzen ditugu. 

Misioa

Gure haurreskola laikoa da eta gure helburu nagusienak haurrak esperientzien eta ekintzen bidez heztea da. Honetaz gain ere garrantzi handia ematen diogu ikasleen arteko kooperazioari eta txikitatik autonomia garatzeari.
Haurreskolaren xedeak hurrengoak dira; haur kritikoak, adeitsuak, berezko ideiak edukitzea, ondo espresatzen jakitea eta emozioak azalaraztea.
Amaitzeko Muskizen hainbat etorkin daude beraz gure haurreskolara etor daitezke, horren ondorioz geletan aniztasuna bultzatzen dugu, diskriminaziorik ez edukitzeko. Horrez gain Hezkuntza Bereziak behar dituzten haurren beharrei erantzuten diegu.
bottom of page