top of page

Nor gara?

Zer aurkituko duzue hemen?

Haurreskolako irakasle taldea gara. Gure eskola 1990-ean sortu zen, Muskizeko herrian. Bertan, umeen oinarrizko baloreak helarazten ditugu gizarteratzeko. Teknologia berriak erabiltzen ditugu erosotasuna, ikasketa dinamikoa eta esanguratsua sustatzeko.  Gure ikastetxea izaera publikokoa da.
Haurreskola honetan, 0-2 urteko umeak matrikula daitezke. Aurten 32 ikasle daude, haietako batzuk kanpotarrak dira, eskola honetan kulturaniztasuna bultzatzen dugu eta. Horretarako hainbat proiektu eta ekintza antolatzen ditugu hauek diskriminatuta sentitu ez daitezen. 
Haur eskola honek gizarte berdintasunaren baloreak transmititzen dizkie bertako ikasleei, gure ustez horiek bai dira txikitatik ikasi beharrekoak.
Hezkuntza komunitate guztiak bezala ikasle naiz gurasoekin batera komunitate bat osatzen dute. Ez dago haurreskola eta kalearen arteko distantzia handirik, beraz haurreskolan integratzen badira herrian ere integratzen dira, izan ere testuingurua ez da aldatzen. 
Web-orri honetan, instalazioak ikus ditzazkezue, zeinolako metodologiak erabiltzen ditugun, kurtsoaren antolaketa, eskolako irakasleen aurkezpena, jarduera osagarriak eta kontaktua. 
bottom of page